Jantzigintzako goi-mailako joskintzako teknikak

Museoak lehenengo bi deialdiek izandako harrera bikainaren ondoren, jantzigintzako goi mailako joskintzako teknikei buruzko online ikastaroaren hirugarren edizioa aurkezten du, zuzeneko tutoretzekin.

Egitarauaren edukiak Balenciaga etxeko jantzigintza-tailerren metodo espezifikoetarako hurbilketa proposatzen du, jakaren elementu jakin batzuk ardatz harturik, zehazki.

Prestakuntza-ekimena 7 modulutan antolatu da, eta oinarri izango ditu, batetik, ikus-entzunezko edukiak, egin beharreko ariketak azaltzeko eta nola egin ikasteko berariaz sortuak, eta, bestetik, online tutoretza-saioak, modulukakoak, irakasleak parte-hartzaileen zalantza eta galderei erantzuteko.

 

IRAKASLEA: JAVIER MARTÍN

 

DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEA

Egutegia eta ordutegiak. 2022ko martxoaren 7tik 27ra. Jarduerari eskaini beharreko orduen estimazioa, 25 ordu.

Ordutegiak. Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du jarduerari eskaini beharreko denboraren estimazioaren arabera antolatzeko ordutegia, betiere, modulu bakoitzerako finkatutako daten barruan. Tutoretzako saioak, bestalde, astelehen eta ostegunetan izango dira, arratsaldez (Espainiako ordua), eta ordubeteko iraupena izango dute.

Norentzat. Moda diseinuko, patroigintzako edo/eta joskintzako ikasle edo tituludunak, eta jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan trebatzeko interesa duen edonor. Bereziki, Museoak antolatutako jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan hastapen-ikastaroa aurretik burutu duten eta horietan sakontzen jarraitu nahi duten pertsonentzat.

Baldintzak. Interesdunek joskintzako tekniken ezagutza eduki eta egiaztatu behar dute, eta gai izan behar dute jantzi bat mozteko, albaintzeko eta josteko. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza ez den arren, ibilbide honen hastapen-mailako ikastaroa bete izana baietsiko da.

Izen-ematea. Izena emateko epea zabalik izango da ikastaroa argitaratzen den egunetik otsailaren 17ra (egun hori barne, 14:00ak arte), eta izena emateko online formularioa bete behar dute interesdunek. Curriculum vitaea aurkeztu behar da, modaren esparruko prestakuntzaren eta esperientziaren berri emanez, baita interesdunaren motibazioari buruzko gutun bat ere, aditzera emanez jardueran parte hartzeko duen interesa eta haren edukiarekiko duen lotura. Osorik aurkezten ez diren eta epez kanpo aurkezten diren eskariak ez dira kontuan hartuko.

Parte-hartzaileen kopurua. 30 lagunek parte hartu ahal izango dute jardueran, gehienez. Parte-hartzaileak aukeratzeko, eskatutako dokumentazioa hartuko da oinarri, eta otsailaren 21tik aurrera jakinaraziko da plazen esleipena.

Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

Prezioa. 325 euro.

TOKI MUGATUA. ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA.

Parte-hartzaileen gutxieneko kopururik lortzen ez bada, jarduera bertan behera gelditzen dela jakinaraziko zaie interesdun guztiei, eta matrikularen zenbatekoa itzuliko da, hala dagokion kasuetan.

Amaitzean, jardueran parte hartu izanaren egiaztagiria emango da.

Harremanetarako: Tel. 943 00 47 77 / @. info@fbalenciaga.com

Lankideak:

Balenciaga

PROGRAMA DESKARGATU 2022KO EGUTEGIA

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.