Goi mailako joskintza teknikak

Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri bat da teknikaren domeinuan, ehunaren ezagutzan eta etengabeko garapen ziklo batean bere lana zehaztu zuen bilakaera-hobekuntzan oinarritutako esperimentazio eta berrikuntza formala.

Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu. Maisuaren ondare teknikoa transmititzeko oso gaituta dauden profesionalek egindako saio teoriko-praktikoak dira. Museoan garatzen diren jarduera intentsiboak, parte-hartzaileei Balenciaga unibertsoan erabat murgiltzeko aukera ematen dietenak. Eta baliabide digitalek ahalbidetzen dituzten eta egungo salbuespenezko egoerara egokitzen diren online prestakuntzako formula berriak.

Programak bi ibilbide ezberdindu proposatzen ditu, bai joskintzako zein fantasiazko tekniketan, eta horietan sakontzeko hiru maila: hastapena, ertaina eta aurreratua.

2022KO EGUTEGIA