Familientzako tailerrak

Familientzako tailerren bidez, era ludikoan eta sormenezkoan Museoko bilduma sei-hamabi urte bitarteko haurrak dituzten familietara hurbildu nahi da.

Informazio gehiagorako: T. 943 00 88 40 / info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Familientzako tailerrak

SARETAK

Jantzien formek eta, bereziki bolumenek, niaren eta guaren arteko espazio bizigarri bat sortzen dute. Tailer honetako familia parte-hartzaileek forma kaleidoskopikozko janzteko espazio berri bat sortuko dute hainbat enkaje geometrikoren bidez. Silueta emaitza hauek argiaren eraginpean argituko dira, transparentzia-jokoak bistaratzeko.

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

ECOPRINT

Ekimen honek familia parte-hartzaileak ekoprintaren teknikan murgilduko ditu, inspirazio naturaleko ehun-diseinuak egitea ahalbidetzen duen estanpazio botanikoko metodoa. Familiek beren estanpatua sortuko dute, hostoak, loreak, azalak edo zurtoinak bezalako landare-materien kolorea, silueta eta ehundura ehunaren gainean islatuz. Sor ezazu zure pieza errepikaezina, emaitza aurreraezina!

Informazio gehiago

Familientzako tailerrak

TEILATUAK

Jarduera honek eraikinen eta buruen estalduran jarriko du arreta. Cristobal Balenciagaren burukoak eta kapelak adierazten dituzten formen aniztasuna abiapuntutzat hartuta, kapela-teilatu proposamen berri eta askotarikoak egitea proposatuko zaie familia parte-hartzaileei.

Informazio gehiago