Ikasi

Ikastetxeetarako hezkuntza-programaren helburua da Museoa ezagutzen eta hartaz eta haren edukiaz gozatzen laguntzea, parte-hartzeko eta prestakuntzako ekimenen bitartez. Ikasleen hezkuntza-etapetara moldatuak dira jarduerak eta curriculumaren edukiaren araberakoak dira, janzkiei buruzko informazioa transmititzeko balioa nabarmenduta.

Ikasi

Ikastetxeak

Parte hartzeko eta ikasteko jardueren bidez, Museoa eta horren edukia ezagutzeko eta disfrutatzeko sortutako programa hau hezkuntza-etapa ezberdinetara eta curriculumeko edukietara egokitutako ekintzez osatuta dago, eta jantziak eta horien inguruko guztiak transmisio-tresnatzat erabiltzen dira.

Informazio gehiago

Ikasi

Moda eskola

Museoko erakusketen eta jardueren programazioaren xedea modaren kultura sortzea da, modaren alorreko lanbideekin lotutako ezagutzaren transmisioaren bidez. Hala, publiko desberdinen interes eta beharrei ematen zaie erantzuna, izan espezializatuei nahiz orotarikoei.

Informazio gehiago

Ikasi

Familiak eta aisialdia

Parte hartzaileek bildumako obrak ezagutu eta arretaz aztertzeko aukera dute, baita, jarduera praktiko baten bidez, beren sormena esperimentatzeko ere. Tailerrek urritik ekainera arte funtzionatzen dute, astean behin, eta saio bakoitzak bi ordu inguruko iraupena du.

Informazio gehiago

Ikasi

PREMIA BEREZIAK

Museoak, Kutxa Fundazioarekin lankidetzan, bisita-programa bat prestatu du, beharrizan espezifikoak dituzten pertsonek osatutako taldeak museoan sartu eta gizarteratzea errazteko xedearekin. 

Informazio gehiago